LeKord taldearen saioa, gaur, Julene Azpeitiako sari-banaketaren ondoren

Baleike 2016ko abe. 1a, 14:18

Gaur arratsaldeko 19:00etan, Alondegiko Oxford aretoan, Julene Azpeitia 29. ipuin lehiaketako sariak banatuko dira. Lehen saria Mikel Zubeldia Etxeberriak irabazi du aurten, eta bigarrena Izaskun Ruiz Ibarra zumaiarrak.

Ondoren, LeKord taldeak Sokak ikuskizuna eskainiko du, olerkiak eta musika uztartuta. LeKord taldea, bi musikariz (Iñaki Letamendia eta Ane Artetxe) eta bi aktorez (Amaia Ruiz eta Amaia Irazabal) osatuta dago. Proiektu honekin, euskal kantuei hurbilpen berezi bat egiten diete. Herriko melodiak erabiliz, ibilbide poetiko-musikal batera gonbidatzen dute ikuslea. Horretarako, oso ohikoak ez diren arpa zein perkusio instrumentuak eta antzerki hizkuntza fusionatzen dituzte.