The Classic Hitters bikotearen kontzertua, gaur, Ondartxo plazan

Baleike 2016ko abe. 1a, 13:42

Errioxan bizi diren Isaac Miguelek eta Conn Buxek osatzen duten The Classic Hitters bikoteak kontzertua emango du gaur (20:00etan) Ondartxo plazan, Tximista eta Labarra tabernek antolatuta.  

Bikote honek hiru kontzertu eman zituen Zumaian, The Nowhere Plan izenarekin. Saio haietan The Beatlesen kantak jotzen zituzten. Oraingo honetan eskaintza zabaldu dute eta U2, Coldplay, R.E.M. eta beste hainbat talderen bertsioak joko dituzte.

Erlazionatuak

The Classic Hitters

Baleike 2016 aza 25 Zumaia