Preferenteko Zumaiako nagusi izan da Zestoan

Baleike 2016ko aza. 28a, 14:08

Azken jardunaldietako bolara txarrari era onenean erantzun dio preferente mailako Zumaiakok, Zestoan 1-3 emaitzarekin irabazi ondoren.

Lau garaipen jarraian erdietsi ondoren, hiru porrot etorri ziren ondoren, mingarriena orain 8 egun etxean Lagun Onaken aurkakoa. Aurkari gogorra izan du Mikel Larbururekin taldeak asteburu honetan bolara txarrari buelta emateko, jardunaldi horretara arte hirugarren postuan zegoen Zestoa, hain zuzen ere. Baina, onena emateko gai izan dira zumaiar gazteak eta 1-3 emaitzarekin izan dira garaile.

11 jardunaldi jokatuta, bosgarren postuan jarri da Zumaiako, Tolosarekin 17 puntura berdinduta. Getariako Keta taldea hartuko du hurrengo jardunaldian, Aita Marin.