Zozkatu ditugu Bidasoa-Benidorm partidarako sarrerak

Baleike 2016ko aza. 23a, 09:30

Bidasoak eta Benidormek elkarren aurka jokatuko dute Irungo Artaleku kiroldegian, abenduaren 3an, 19:00etan. Kauldi Odriozola eta Ander Torriko aurrez aurre izango dira lehen aldiz Asobal ligako partida ofizial batean. Baleikeko bazkideen artean zozkatzeko sarrerak eman dizkigu Bidasoa eskubaloi taldeak, eta hemen emaitza:

Guztira 65 lagunek eman duzue izena zozketan parte hartzeko, eta hauek izan dira bi saridunak:

-Mikel Caporossi Esteibar
-Arantxa Aizpurua Egaña

Sarrerak Artalekuko leihatilean izango dituzue. Baleikeko zozketako sarrerak direla aipatu behar duzue, eta zuen izen-abizenak eman (zozketan saritua izan denaren izena).

OHARRA: ohartu gara zozketan parte hartutako izen asko ez direla gure bazkide zerrendan ageri. Seguru zenbait kasutan etxeko beste norbaiten izenean dagoela egina bazkidetza, baina guri ezinezkoa zaigu hori jakitea, ez bada bazkide zenbakia edo bestela bazkidearen izena jartzen.

Gainontzean, bazkide ez zaretenok jakin ezazue Baleikeko ateak zabalik dauzkazuela. Urtean 40 euroko kuota ordainduta, Baleikeren komunikazio proiektuko parte izango zara eta, besteak beste, zozketa hauetan parte hartzeko aukera izango duzu.

Interesa baduzu, jarri gurekin harremanetan: Baleike kontaktua