Jose Luis Rodriguezek irabazi du Olarro Eguneko argazki rallya

Baleike 2016ko aza. 15a, 20:20

Gaur arratsaldean banatu dira irailaren 17an egin zen Olarro Eguneko argazki rallyko sariak. Irabazlea Jose Luis Rodriguez argazkilari barakaldoarra izan da.

Euri jasa galantarekin beraien trebezia erakutsi behar izan zuten XII. argazki rally honetan parte hartu zuten argazkilariek. 40 izan ziren izena eman zuten argazkilariak, "orain arteko errekorra", Distira argazki elkarteko kide Jorge Murgiondok nabarmendu duenez. 

Honako bost gai hauen inguruko lanak aurkeztu behar izan zituzten: leihoa, zirkuloak, itzalak, ura eta Olarro Eguneko festa eguna. 

Epaimahaikideen ustetan onena Jose Luis Rodriguez barakaldoarra izan da. Bigarren saria Imanol Manterola zumaiarrak jaso du, hirugarrena Igor Froilan azpeitiarrak eta zumaiar onenarena Soraya Lopezek.