2016/11/03 - 2016/11/04 22:00etan

Zinema

Nuestra hermana pequeña

Nuestra hermana pequeña
Aita Mari aretoa, Zumaia

Zuzendaria eta gidoilaria: Hirokazu Koreeda. Antzezleak: Haruka Ayase, Masami Nagasawa, Kaho, Suzu Hirose.

Hiru ahizpa, Sachi, Yoshino eta Chika, elkarrekin bizi dira Kamakura hirian. Hamabost urtez ikusi ez duten aita hiltzean, landa-gunera joango dira hirurak, hari lur ematera. Bertan Suzu ezagutuko dute, arrebaorde nerabe lotsatia. Laster hasiko dira hura maitatzen, eta haiekin hirian bizitzera gonbidatuko dute. Bizitza berri bat hasiko da laurentzat horrela, pozez eta aurkikuntzaz betea.

Hirokazu Koreedak 1995ean zuzendu zuen bere lehen filma, Maboroshi no hikari, Urrezko Osella Veneziako zinema-jaialdian. Wandafuru Raifu (After life, 1998) 30etik gora herrialdetan estreinatu zen. Distance (2001) Canneseko zinema-jaialdirako hautatu zuten. Jaialdi horretan bertan, 2004an, Daremo shiranai (Nobody knows) haren hurrengo filmeko protagonista saritu zuten. Wandafuru raifu (After Life, 1998), Hana yori mo naho (Hana, 2006), Aruitemo, aruitemo (Still Walking, 2008) eta Kiseki-Milagro (2011) filmekin Donostia Zinemaldiko Sail Ofizialean lehiatu zen, bai eta gidoi onenaren saria irabazi ere azken horrekin. Soshite chichi ni Naru (Like father, like son, 2013) filmarekin Epaimahaiaren Saria irabazi zuen Cannesen, eta Publikoarena Donostian.