EAJk lortu du boto gehien Zumaian

Baleike 2016ko ira. 25a, 20:57

Zumaian EAJ-PNVk lortu du boto gehien Eusko Legebiltzarrerako gaur egin diren hauteskundeetan. EHBildu izan da bigarren indar bozkatuena, eta Podemos hirugarrena. Hauek izan dira Zumaiako emaitzak –parentesi artean 2012koak–: EAJ-PNV 1.778 (1.887), EHBildu 1.674 (1.816), Podemos 592 (-), PSE 417 (694), PP 104 (175), Ciudadanos 39 (-). Hemen daukazue taula osoa: