Mikel Biain izango da Zumaiako parroko berria

Baleike 2016ko ira. 23a, 10:40

Azken 12 urteetan Zumaiako parroko izan den Jabier Zubizarretak ardura utzi eta Mikel Biainek hartuko du lekukoa, San Pedro Parrokiatik ohar honen bidez jakinarazi dutenez:

"Datorren igandean hilak 25, 11:00etako Eukaristian San Pedro Parrokian eta Gotzaina bertan dela, azken hamabi urtetan Saiatz Ibarrako Pastoral Barrutiko bateratzaile eta suspertzailea eta gure parrokoa izan den Jabier Zubizarretak ardura horiek utziko ditu eta Mikel Biain parroko berriaren sarrera liturgiko ofiziala izango dugu".