Gaubela Feminista izango da ostiralean Gaztetxean

Baleike 2016ko abu. 30a, 14:16

Gaubela Feminista antolatu du Zumaiako Asanblada Feministak ostiral honetarako. Oraindik amaitzear dagoen argazki erakusketa feministako sariak banatuko dira, hurrenez hurren. 

Gaubelak honako egitaraua izango du:

20:00etan, erakusketaren eta plazerraren txokoaren irekiera.

20:30ean, luntxa.

22:00etan, sari banaketa.

jarraian, antzerkia: Chavela Bragas.

Azkenik, djak.

Antolatzaileen esanetan, oraindik bidali daitezke argazkiak zumaiamorea@hotmail.com posta elektroniko helbidera.