Pantin Classic surf txapelketan parte hartzeko txartela irabazi du Imanol Yeregik

Baleike 2016ko abu. 29a, 21:55

Bihar hasi eta iailaren 4ra bitartean, Pantin Classic izeneko surf txapelketa jokatuko da Pantingo hondartzan, Valdoviñon, Galizian. QS6000 proba da, maila honetako garrantzitsuena eta bertan hartuko du parte Imanol Yeregik wildcard edo txartel bat eskuratu ondoren. 

Bihar hasiko dira Pantin Classic Galicia Pro izeneko txapelketa. Espainiako surf txapelketa zaharrena da, Europako bigarren zaharrena eta munduko laugarrena. 1988an hasi zen jokatzen eta kirol honetan izen garrantzitsuenetakoek hartzen dute parte.

Bezperan, gaur, Pro Heritage Trial izeneko probak jokatu dira. Aurrez txapelketa honetan partaideak izan diren surflariek hartu dute parte bertan. Sei autonomia erkidegok hartu dute parte bertan. Erkidego bakoitzak lau surflari eraman ditu: bi parte-hartzaile ohi eta beste bi gonbidatu. Horien artean izan da Imanol Yeregi zumaiarra. 

20 minutuko txandak jokatu dira eta 25 minutuko finala. Pro Heritage Trial honen irabazleak txapelketa nagusian parte hartzeko wildcard edo txartela irabaziko zuen eta horixe da Imanolek lortu duena. Olatu gainean primeran aritu ondoren, Pro Heritage Triala irabazi du eta, ondorioz, wildcardari esker, bihar hasiko den Pantin Classicean partaide izango da. Nabari da Imanolek atzean utzi dituela osasun arazoak eta berriro ere borrokan sartzeko gogoa duela.