Mikel Etxeberria bigarren izan da Valle de Tenako mendi lasterketan

Baleike 2016ko abu. 28a, 13:42

Mikel Etxeberria zumaiarrak bigarren sailkatu da Trail Valle de Tena mendi lasterketan. 78 kilometroko lasterketa luzean hartu du parte, 8K izenekoan, eta 14 ordu pasatxo behar izan ditu proba amaitzeko. 

Tenako harana Huescan kokatzen da, Alto Gallego eskualdean. Bertan jokatzen da Trail Valle de Tena izeneko mendi lasterketa. Trailak bi proba ditu, laburra, 42 kilometrokoa, 4K izenekoa, eta luzea, 78 kilometrokoa, 8K izena duena.

Bigarren lasterketa honen erdia baino gehiago 2.000 metrotik gora korritzen da. Puntu garaiena Garmo Negro izenekoa, 3.064 metrotan eta baxuena Panticosa 1.185ean. Lasterketa luzean parte hartu duten korrikalariek 28 ordu izan dituzte amaitzeko. 

Korrikalariak atzo goizeko 5etan abiatu ziren Sallent de Gallegotik. Lehen partzialean, Panticosan, lehena izan da Mikel Etxeberria zumaiarra; lasterketa irabazi duen Jonatan Cuestari minutu eta erdiko aldea atera dio. Bigarren patzialean, Brazaton, Cuesta lehen postuan pasa da, eta Mikel hirugarren, Iñigo Oñateren atzetik. Postu horietan pasa dira hurrengo hiru partzialak, baina 8. ordutik 11.era, Oñatek beherakada bat izan du eta Mikel jarri da bigarren postuan. Hala heldu dira helmugara.

Jonatan Cuestak irabazi du lasterketa 13:45:35 denborarekin. Bigarren Mikel Etxeberria izan da, Indamendi klubekoa (14:03:28) eta hirugarren Lizarpe klubeko Ander Zulaika (14:20:23).