Gurrutxaga eta Larrañaga gazteek irabazi dute Itzurungo pilota txapelketa

Baleike 2016ko abu. 26a, 22:08
Argazkia: Juan Luis Romatet

Aizarnazabalgo 16 urteko Urtzi Gurrutxagak eta Oikiako 15 urteko Oier Larrañaga dira aurtengo Itzurungo pilota txapelketako irabazleak. Gaur arratsaldean jokatu dira XI. txapelketako azken partidak Larretxoko frontoi txikian. 

Hirugarren eta laugarren postuak erabakitzeko partidarekin hasi da arratsaldea. Mikel Odriozola eta Aritz Agirre batetik eta Ander Odriozola eta Joseba Martija bestetik. 6-1 jarri dira aurretik Mikel eta Aritz, baina Ander eta Joseba eta dira kikildu eta borroka emateko prest agertu dira. Markagailuan hurreratu dira, partida berdindu ere bai (8-8, 9-9, 10-10), baina ez dira inoiz aurretik jarri. Mikel eta Aritzek tarteak zabaldu dituzte markagailuan (19-14, 20-15), baina baita besteek aldea jaitsi ere. Azkenean 22-19 emaitzarekin irabazi dute Mikel Odriozolak eta Aritz Agirre gazteak.

Txapelketa erabakitzeko partidak kontatzeko gutxi izan du. Gorka Iribar-Julen Beristain eta Urtzi Gurrutxaga-Oier Larrañaga bikoteak neurtu dituen partidak akats gehiago izan da tanto onak baino. Partida hasiera berdindua izan da. Gazteek tantoa egin, Iribarrek eta Beristainek berdindu. Hala hiruzpalau aldiz. Baina, hortik aurrera Gurrutxaga eta Larrañaga tartea zabaltzen joan dira eta ia ohartu gabe aldeko 9 tanto izan dituzte (17-8). Hortik ia zuzenean 22. tantora heldu dira Aizarnazabalgo eta Oikiako mutilak (22-9).