Jon Maiak gidatutako 'Gutik Zura' dokumentala Donostiako Zinemaldian emango da

Baleike 2016ko abu. 26a, 14:28

Jon Maia errealizatzaile eta gidoilari lanetan duen Gutik Zura dokumentala irailean egingo den Donostiako Zinemaldian emango da, Zinemira sailean.

Zinemira sailak inoiz baino euskal ekoizpen gehiago hartuko ditu barne 64. Donostia Zinemaldian. Hamazazpi produkzio izango dira euskal zinemari buruzko panoramikan; horietatik zortzi, Euskal Zinemaren Irizar saria lortzeko lehian,  horietatik bat, Gutik Zura filma.

Gutik Zura Mari Jose Barriolaren lehen ikus entzunezko proiektua da. Zurean aditua, nekazaritzako ingeniari teknikoak antzinarotik gaurdainoko ibilbide batean eramango gaitu, material horren, basoaren eta gizakiaren arteko harremanaren bitartez. Jon Maia eta Juantxo Sardón-ek gidatutako filmea da.