Zazpi bikotek hartuko dute parte Itzurungo XI. pilota txapelketan

Baleike 2016ko uzt. 26a, 10:08

Abuztuaren 1ean hasiko da aurtengo Itzurungo pilota txapelketa. Hamaikagarren txapelketa honetan zazpi bikotek hartuko dute parte. Partidak astelehen, asteazken eta ostiraletan jokatuko dira, eguraldia lagun bada.

Parte hartuko duten bikoteak honako hauek izango dira: Odriozola-Martija, Mendizabal-Gorostola, Manterola-Etxabe, Odriozola-Agirre, Tumas-Etxabe, Gurrutxaga-Larrañaga eta Alberdi-Iribar.

Hasiera batean, ligaxka fasea jokatuko da, abuztuaren 1ean hasi eta 19ra bitartean. Lau bikote onenek finalaurrekoak jokatuko dituzte abuztuaren 22an. Finala, berriz, abuztuaren 26an jokatuko da. 

Hona hemen jokatuko diren partidak.