Oihana Kortazar korrikalariaren hitzaldia izango da uztailaren 26an, Aita Marin

Baleike 2016ko uzt. 26a, 10:28

Aurtengo Zumaia Flysch Trail mendi lasterketa korritu bada ere (uztailaren 3an egin zen), honen inguruko ekitaldiak ez dira oraindik amaitu. Horren adibide da Oihana Kortazar korrikalariak uztailaren 26an Aita Mari zinean emango duen hitzaldia. 

Elgetako korrikalariak hirutan irabazi du Zumaiako mendi lasterketa hau. Azken lasterketan hirugarren egin zuen. Uztailaren 26an, 19:00etan, emango duen hitzaldiak Emakumea eta kirola, menditik mendira du izenburua.