Zumaia B hirugarren izan da gaur, Donostian

Baleike 2016ko uzt. 9a, 13:49

VII Kaiarriba bandera jokatu da gaur eguerdian, Donostian. KAE 2 ligako estropadan Zumaiako traineruak lan bikaina egin du eta hirugarren postuan sailkatu da, Oiartzun eta Arkoteren atzetik. 

Estropada honen ondoren, laugarren postuan dago Zumaia sailkapen ofizialean, Getxorekin 33 puntura berdinduta. Oiartzun da aurrena, 42 punturekin eta Arkote bigarren, 36rekin.