Imanol Yeregik Euskal surf zirkuituko lehen proba irabazi du

Baleike 2016ko uzt. 4a, 09:12

Euskal Surf Zirkuituko lau probetatik lehena jokatu da asteburu honetan Donostian, Zurriola hondartzan. Imanol Yeregi zumaiarra izan da irabazlea.

Pasa den udazkenean izan zuen gaixotasun baten ondoren Imanolek lortzen duen lehen garaipena izan da. Iazko irailean, Ferrolen, gaizki sentitzen hasi eta ospitalera eraman behar izan zuten. Ebakuntza bat egin behar izan zioten eta, ondorioz, denbora luze batean uretara sartu gabe egon da. Apirilean hasi zen berriro lehiatzen, Zarautzen, eta orain, Donostian, garbi erakutsi du geldialdi honetan ez zaiola ahaztu surfa egiten. 

Zumaian jokatuko da zirkuituko probetako bat, hirugarrena, azaroaren 19an eta 20an, Orroagan.