Arropak eta zapiak jarri ditu salgai Zumaiako Arraun Elkarteak

Baleike 2016ko eka. 17a, 15:12

Igande honetan hasiko da aurtengo San Miguel Liga Sevillan eta bertan izango da Zumaiako Arraun Elkartea. Telmo Deun animatzeko, zapiak eta arropak jarri ditu klubak salgai.

Txalaparta eta Kukitxa dendan daude gai hauek salgai.