PSE-EEko kideak eskuorriak banatzen arituko dira bihar Amaiako plazan

Baleike 2016ko eka. 15a, 11:41

Espainiako Gorte Nagusietarako hauteskunde  kanpainako ekitaldia izango du bihar goizean PSE-EEk Zumaian. Eskuorriak banatzen arituko dira goizeko 10:30etan Amaiako plazako azokan.

Bertan parte hartuko dute Lucio Hernando, Senaturako hautagaiak, Arritxu Marañon Zumaiako udaleko zinegotziak, Eneko Andueza Gipuzkoako Batzar Nagusietako hautagaiak eta Susana Corcuera batzarkideak.