Maria Zubimendi eta Agate Amilibia, Astor Piazzollaren 'Le gran tango' jotzen

Baleike 2016ko mai. 25a, 15:09

Maria Zubimendi Musikeneko ikasketak amaitzear da, Suitzako Basilean masterra egiteko. Ekainaren 8an kurtso amaierako kontzertua emango du eta errepertorio hori (bi obra kenduta) Alondegiko Oxford aretoan jo zuen asteazkenean. 

Azken obra Astor Piazzolla maixu argentinarraren Le grand tango izan zen. Berekin ikasketak egin dituen Agate Amilibia biolontxelista izan zuen lagun pieza honetan. Hemen ikus dezakezue.