ZIG topaketak ari dira burutzen gaur Zumaian

Baleike 2016ko mai. 24a, 13:03

Zeregin Ikasketa Gela topaketak ospatzen ari dira gaur Zumaian, bereziki kultur etxean eta Institutuan. Bertan bilduko dira Arrasate, Oñati, Bergara, Elgoibar, Eibar, Zarautz eta Zumaiako ZIG taldekideak eta herrian zenbait ekintza antolatu dituzte. 

Zeregin Ikasketa Gelek atzerapen fisikoak, psikologikoak, motoreak eta abar duten ikasleak biltzen dituzte. 18 urte bete arte bertan egoteko aukera dute. "Institutu gutxitan egoten dira horrelako gelak; Zumaiako Institutuan hogei urte baino gehiago daramazkigu ikasle hauekin lanean", azaldu du Samuel Ruizek.