VIII. Zumaia Flysch Trailaren egitaraua

Baleike 2016ko mai. 23a, 20:49

Uztailaren 3an egingo den mendi lasterketaren antolatzaileek ezagutzera eman dute VIII. trailaren harira prestatutako egitaraua eta aurtengo probaren kartela.

Ekainaren 23an, 13:00etan, prentsaurrekoa izango da Talasoterapia Zelai hotelean.

Uztailaren 1ean, 19:00etan, Aita Mari aretoan, aurten omendua izango den Juanjo San Sebastianen Bidaia izeneko hitzaldia izango da. Joxe Mari Kortaren Bidetik fundazioak babestutako ekitaldia izango da. 

Uztailaren 2an, 17:30etik 18:45era, beste hitzaldi bat izango da: Oinetako minimalisten erabilera mendi lasterketetan. Eta 19:00etatik 20:30era, Aita Mari aretoan, lasterketaren briefing-a egingo da.

Uztailaren 3a izango da probaren eguna.

  1. 8:10ean omanaldia eskainiko zaio Juanjo San Sebastiani.
  2. 8:30ean, 42,2 km-ko probaren irteera izango da.
  3. 09:00etan, 22,5 km-ko probaren irteera.
  4. 13:00etan, Flysch Trailaren podiuma Beheko Plazan, DJonekin.
  5. 18:30etik 21:30era, Djonekin musika Kofradian.

Aipatu izen-ematea itxita dagoela dagoeneko leku denak bete direlako.