Hiru zumaiar banakako Gipuzkoako zesta punta txapelketako finaletan

Baleike 2016ko mai. 19a, 14:43

Banakako Gipuzkoako zesta punta txapelketako finalak jokatuko dira larunbat honetan Mutrikuko Miruaitz frontoian. Jaialdia 17:00etan hasiko da eta bertan Zumaiako hiru pilotari izango dira.

Kadete mailako garaipena Zumaiara etorriko da, finalera heldu diren bi pilotariak zumaiarrak dira-eta: Lopez eta Agirre neurtuko dira partida honetan. Nagusien bigarren mailan Agirre zumaiarrak Danok Bat elkarteko Manzisidor izango du aurkaria. 

Jaialdiko hirugarren partidan Beotibar eta Donostia Jai Alai elkarteetako pilotariak neurtuko dira.