Zabalik dago udako futbol txapelketetan izena emateko epea

Baleike 2016ko mai. 19a, 10:49

Areto futboleko eta zazpiko futboleko txapelketak jokatuko dira aurten ere Zumaian. Bietan zabalik dago izena emateko epea, Lubaki kiroldegian.

Zazpiko futboleko txapelketan, maiatzaren 30era arte eman daiteke izena. Bilera maiatzaren 31n egingo dute, 19:00etan, Lubaki kiroldegian. 

Areto futboleko txapelketarako ekainaren 9ra arte dago izena emateko aukera. Bilera ekainaren 10ean egingo dute, 19:00etan, Lubakin.