Urpekari bat hilda aurkitu dute Mendatan

Baleike 2016ko mai. 2a, 21:43

Urpekari bat hilda aurkitu dute gaur arratsaldean Mendatan. Inguruan zebilen pertsona batek ikusi du gorpua eta eman du abisua Sos Deiak larrialdi zerbitzura, 16:00ak aldera. Ertzaintza eta su-hiltzaileak joan dira eta azkenean helikoptero batekin atera dute gorpua uretatik, 18:30ean. 

Larrialdi zerbitzuak saiatu dira gorpua bere onera ekartzen, baina ezinezkoa izan da. Donostiara eraman dute autopsia egitera. Hldakoa A.M.B. da, Zumaiako 43 urteko bizilaguna.