Aimar Garciak eta Jacoba Urruzunok irabazi dute haur danborradako argazki lehiaketa

Baleike 2016ko api. 28a, 22:13

Santelmotan egindako haur danborrada gai bezala hartuta, Jakintza Berri elkarte antolatzaileak bosgarren argazki lehiaketa antolatu du aurten. Gaur banatu dira haren sariak. 

Haurren mailan, 10 urteko Aimar Garcia izan da irabazlea, Adi izeneko argazkiarekin. Helduen mailan, berriz, irabazlea 37 urteko Jacoba Urruzunok izan da nº 2 izeneko irudiarekin. Kanpoan zela-eta, bere arrebak jaso du saria.