Hamar bikotek hartuko dute parte eskuzko pilota txapelketa herrikoian

Baleike 2016ko api. 25a, 11:52

Hamar izango dira XVIII. eskuzko pilota txapelketa herrikoia jokatuko duten bikoteak. Bikoteak bi multzotan banatuko dira eta ostiral honetan hasiko dira jokatzen lehen partidak. 

Lehen fasea ligaxkako moduan jokatuko da, apirilaren 29an hasi eta ekainaren 10era bitartean. Bi multzotako lehen bi sailkatuek finalerdiak jokatuko dituzte ekainaren 17an. Finala eta 3. eta 4. postuak erabakitzeko azken jardunaldia ekainaren 24an jokatuko da. 

Partidak Odietan jokatuko dira; euria bada Herri Eskolako pilotalekura mugituko dira. Jardunaldiak ostiraletan, 18:15ean hasiko dira.