baleike.eus

Aurten ere errenta aitorpena euskaraz egiteko aukera izango da

Baleike 2016-04-11 20:56   Gizartea

Zumaiako Udalak Errenta aitorpena euskaraz egiteko kanpaina jarri du berriz martxan, UEMArekin elkarlanean. Udaleko Euskara Zerbitzua errentaren aitorpena egiten duten aholkularitza zerbitzuekin harremanetan jarri da eta guztiek bat egin dute kanpainarekin; mahai gaineko txartel batzuen bidez adieraziko dute euskaraz egiteko aukera, eta kartelak ere jarriko dira hainbat lekutan herritarrak horretara gonbidatzeko. 

Horrela, euskarari bide berriak irekitzen zaizkio eta, bide batez, administrazioaren euskalduntzea ere bultzatzen da. 

Errentaren gaineko aitorpena egiteko kanpaina apirilaren 11n hasi eta ekainaren 25ean amaituko da. Hona hemen aurreko urteetako datu batzuk:

Urtero kopuruak gora egiten du, eta 2014an 1.000ra iritsi zen euskara hautatu zutenen kopurua. 2016an ere kopuru hori gainditzea da kanpainaren helburua, eta ehunekotan gora egitea. 

Hiru bide daude dituzu aitorpena egiteko eta guztietan erabil daiteke euskara: 

  1. Autolikidazio proposamena
  2. Mekanizatua 
  3. Internet bidezkoa

Zumaian toki hauetan lagunduko dute aitorpena euskaraz egiten:

  • AM aholkulariak.Ardantzabidea 16, behea. 943 862609.
  • Ricardo Azkue aholkularitza. Txomin Agirre kaia 4. 943 862651.
  • Unanue aholkulariak. Erribera kalea 6. 943 860960.
  • Zumai aholkularitza. Amaiako plaza 15. 943 862624.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa