Baleikeko bazkideek 12 euroko kenkaria izango dute errenta aitorpenean

Baleike 2016ko mar. 21a, 11:56

Gipuzkoako Foru Aldunditik ziurtagiria jasoko dute Baleikeko bazkideek, errenta aitorpenean aurkezteko. Neurri honi esker, 4.000 euro inguru aurreztuko dituzte Baleike Kultur Elkarteko bazkideek.

Foru Aldundiak irabazi asmorik gabeko entitateentzat eta mezenasgoaren aldeko zerga pizgarriak eskaintzen ditu jarduera batzuetan: gizarte alorreko politiketan eta lankidetzan, kirol arloan, kulturan eta baita euskararen alorrean ere. 

Ondorioz, jarduera horietarako egindako diru-ekarpenek onura batzuk izaten dituzte errenta aitorpena egiteko orduan. Norbanako edo bazkideei dagokienez, egindako ekarpenaren %30 itzuliko zaio egin duenari.

Bazkideek onura horiek izan ditzaten eskaera egin du aurten Baleike Kultur Elkarteak eta Foru Aldundiak onartu egin du. Beraz, errenta aitorpenean 12 euroko kenkaria izango du bazkide bakoitzak. Badira bazkide gutxi batzuk aurten kenkaririk gabe geldituko direnak, ezin izan direlako osatu Aldundiak eskatutako datu guztiak. Hurrengo urteari begira datu horiek osatzeko ahalegina egingo du elkarteak, inor kenkaririk gabe gera ez dadin. 

Baleike Kultur Elkarteko bazkide egin nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan formulario honen bitartez: bazkidetza