Enpresa horretan bertan laneratzeko aukera aurreikusirik, enpresak irakasle edo prestatzaile bat izendatuko du prestakuntza gainbegiratzeko eta parte-hartzailea dagokion testuinguruan kokatzeko.
Aurten administrari postuetan prestakuntza jaso nahi duten gazteei zuzenduko da egitasmoa eta hauekin elkarlanean aritzeko interesa duten enpresen bila ari da Udal Elkartea.
Gazte horiek jadanik ondorengo ezagutza hauek dituzte, besteak beste:
-
Contaplus
-
Facturaplus
-
Nominaplus
Enpresaren batean gazte kualifikatu bati administrari-postuetan prestakuntza eman nahi bazaio, ahalik eta azkarren jarri beharko dute harremanetan Urola Kostako Udal Elkartearekin. Prestakuntza-programak hiru hilabeteko iraupena izatea aurreikusten da (2016ko apiriletik aurrera).
Programa hau eskualdeko enpresentzat %100 diruz lagunduta dago.
Informazioa eta izena ematea:
Aintzane Ruesgas (Urola Kostako Udal Elkartea)
Ekintza hau POPV FSE 2014-2020 HAZILAN programa operatiboaren bidez garatu da. Proiektuaren %50 EGIFek finantzatzen du eta beste %50 Urola Kostako Udal Elkarteak. Proiektua GARAPENek (Garapen Agentzien Euskal Elkarteak) koordinatzen du.