Bukatu da lehiaketa

Astinduk eta 'Kazatxoizos'-ek irabazi dute Internet bidezko mozorro lehiaketa

Baleike 2016ko ots. 14a, 12:25
Astinduk irabazi du taldekako lehiaketa. Behean, Kazatxoizos mozorroa. Argazkiak: Arnaitz Rubio Aprea

Taldekako bozketan 3.074 boto jaso ditu Astinduk; banaka edo binakako lehiaketan 136 botorekin irabazi du Kazatxoizos mozorroak. Ostiralean banatuko ditu sariak Udaleko Kultura Sailak. Garaiz jakinaraziko dira ordua eta lekua.