Arloko bilerak egingo dira datozen hilabeteotan Plan Estrategikoaren prozesuan

Baleike 2016ko ots. 4a, 16:16

Biharko Zumaiara Boga 2015-2025 Plan Estrategikoa prozesuan, plangintza-faseari ekingo diote 2016ko ekainera bitartean. Zumaiako herriaren egoeraren diagnostikoa eginda, aurrera begira jarriko dira orain, eta etorkizuneko erronka, helburu eta proiektu estrategikoetan jarriko da arreta. Horretarako, arlokako bilerak antolatu dira, eta arlo bakoitzak bi bilera egingo ditu.

Aurreko fasean bezala, bilerak euskaraz izango dira, baina dokumentazioa bi hizkuntzetan egongo da. Horrez gainera, saio bat berariaz gaztelaniaz izango da. Lekua eta orduari dagokionez, bilera guztiak Alondegiago Oxford-en izango dira 19:00etatik 21:00etara.

Egutegia

  • Garapen ekonomikoa: otsailaren 15ean eta apirilaren 18an.
  • Lurralde antolamendua eta ingurumena: martxoak 10 eta apirilak 13.
  • Zerbitzu eta ekipamenduak: otsailak 11 eta apirilak 20.
  • Herrigintza eta elkarbizitza: otsailak 29 eta apirilak 25.
  • Gaztelaniazko saioa: martxoak 7 eta apirilak 27.