Zumaiako arraunlari beteranoek Sestaon izango dute igandean estropada

Baleike 2016ko ots. 4a, 16:06

Igande honetan beteranoen Julian Enrique memoriala jokatuko da Sestaon, Kaikuk antolatuta. Guztira 41 traineru izango dira bertan, beterano eta seniorren artean, eta bertan izango dira Zumaiako arraunlari beteranoak. 

Hasteko, 11:30ean, beteranoen txanda izango da eta bertan izango da Zumaia. Sestao, Zarautz, Deusto, Pontejos, Getxo, Zierbena eta Arkote izango dituzte aurkari. Ondoren, senior mailako ontzien txanda izango da eta horien artean izango da Orio.

Parte-hartzaileek 7.000 metroko distantzia beteko dute erlojuaren aurka. Irteera Bilbon kokatuko da, Salbeko zubiaren parean. Helmuga, berriz, Sestaon, Kaikuren lokalaren aurrean.