Hildako bat belaontzi bat Zumaiako portuaren aurrean irauli ondoren

Baleike 2016ko urt. 29a, 15:26

[Eguneratutako testua] Belaontzi batek istripua izan du eguerdi parean Zumaiako portuaren aurrean. Barruan hiru pertsona zihoazen eta surfistek Santiago hondartzara eraman dituzte. Pertsona hauetako bat, Galdakaoko bizilaguna, hilik atera dute. 

Eguerdian gertatu da ezbeharra. Ertzaintzaren arabera, Donostiako matrikula zuen belaontzia jitoan zegoen Zumaiako portuaren aurrean eta olatuak Orroaga aldera bultzatu du. Arrokekin topo egiterakoan, txikituta geratu da. Barruan zihoazen hiru pertsonak surfistek atera dituzte eta Santiagoko hondartzara eraman. Beti ere Ertzaintzaren arabera, hauetatik bi lagun Zarauzko bizilagunak dira. Bi bizirik atera dituzte, baina, dirudienez, hirugarrena, Galdakaoko bizilaguna bera, hil da.

Oier Korta alkateak adierazi duenez, zenduaren semea Santiagoko hondartzan izan da eguerdian, larrialdi zerbitzuak bere aita erreanimatzen saiatzen ari ziren bitartean. Hildako galdakaarra jubilatu berria omen zegoen.