"Noble eta aberatsen pribilegioa zen musika hau jende arruntari eskaini zaio"

Jon Elizalde Goñi 2016ko urt. 21a, 20:00

Jon Elizalde Goñik, Txori Txiki Musika eta Dantza Eskolako irakasleak, 2014an argitaratu zuen Berpizkundeko Euskal Musika diskoa da Inauteri hauetan Musika Eskolak egingo duen ikuskizunaren iturria. Elizaldek lerro hauen bitartez definitzen du bere diskoa. Bideoan pasarte bat ere entzun dezakezue.

Ze musika egiten ote zuten Errenazimentuko euskaldunek? Galdera horren erantzunaren bila, Euskal Herriko musika artxibo historikora jo nuen (Eresbil) nire maixu eta lagun den Juan Ullibarri maixuaren gomendioa jarraituz. Bertan, atsegin handiz, zenbait autore ezezagunekin topatu nintzen. Basurto? Alvarado? Bizkargi? Ez nituen ezagutzen eta heuren musikak oso interesgarriak ziruditen, partiturei erreparatuz. 

Pixkanaka partitura huts haiek bizia eskuratu zuten. Horrela, pixkanaka, XV. eta XVI. mendeko euskal musikari neure ikuspuntu propioa eman nien, tenpoan, instrumentazioan, jotzeko moduetan nire tokea emanez, beti ere behar bezala dokumentaturik. 

Geroago, maketa bat prest neukanean, berriro ere juan Ullibarriren parte-hartzea ezinbestekoa izan zen, ikaragarrizko musikari talde batekin kontaktatuz. Nor bere aldetik, denak antzinako musikan profesionalak. Guztion artean, garaiko instrumentuak erabiliz, gaur egungo baliabide teknikoen laguntzaz, disko hau egin genuen. Inork ere ez zuen dirurik jaso. Dohain egin zuten lan, proiektuak piztu zien interes hutsagatik. Esker ona besterik ezin diet adierazi guztiei eta luxuzko talde horrek bere lana eginda, guztiari forma ematen geratu nintzen, poliki poliki, presarik gabe, babarrunak bezala. Orain oso harro nago emaitzarekin eta jasotako emaitzarekin. Hori izan da bidea. Sortu, lana egin eta noble eta aberatsen pribilegio izan zen musika hau, jende arruntari eskaintzea. Badagoena disfrutatu. Ez dagoena sortu. Atseginez lan luze eta gogorra egin. Espero dut zuk ere disfrutatzea. 

Disko honetan XV. eta XVI. mendeetako musika tresnen errekonstrukzioak erabili dira: cornetto, sacabuche, kromormo, rauschpfeiffe, antzinako txirula, txistu eta trabersoak, txirimiak, bajoia, tiorba, laudea… Musikariak Jon Elizaldi, Juan Ullibarri, Maite Larburu, Idoia Bengoa, Jordi Argelaga, Noemi Argell eta abar luze bat izan dira.

Orain oso harro nago emaitzarekin eta jasotako emaitzarekin. Hori izan da bidea. Sortu, lana egin eta noble eta aberatsen pribilegio izan zen musika hau, jende arruntari eskaintzea. Badagoena disfrutatu. Ez dagoena sortu. Atseginez lan luze eta gogorra egin. Espero dut zuk ere disfrutatzea.

Diskoa eskatzeko: berpizkundekoeuskalmusika@gmail.com