Gabon Koruaren 'Belen aldera'

Baleike 2015ko abe. 23a, 21:56

71. urtez jarraian, Eguberri eguneko arratsean Gabon Koruaren kantu kalejira izango dugu herrian. Azarotik izan dira entsegutan eta asteazken honetan jendaurreko entsegu orokorra egin du. Urtero abesti berri bat kantatzen du eta aurten Iker Gonzalez Cobeaga zumaiarraren Belen aldera estreinatuko dute. Audio honetan entzun dezakezue. 

Hilaren 24an, 15:30ak aldera parroki parean elkartu ondoren, Alai aldera joko dute. Han hasiko du Agustin Zubimendik zuzentzen duen abesbatzak aurtengo kalejira. Aita Mari, Basadi eta Kantaurin abestu ondoren, 16:40ak aldera parolaldera joago dira eta handik Larretxo eta San Telmo aldera. Atsedenaldiaren ondoren, 18:25 aldera Alde Zaharrera igoko dira. Ordu horretan komentuan abestuko dute. San Josetik pasa ondoren, 19:40etan Beheko Plazara helduko dira eta ondoren Erriberara.