Santiago Bandaren organo kontzertua izango da bihar parrokian

Baleike 2015ko aza. 27a, 14:10

San Pedro parrokiko organoaren 125. urteurrenaren harira antolatutako ekitaldiak bihar amaituko dira Santiago Bandak eskainiko duen kontzertuarekin. 20:30ean izango da. 

Parrokiko organoa erosi zela 125 urte bete dira aurten. Horren aitzakian, eta Xixili Eguneko egitarauaren baitan, bi kontzertu eta bisita gidatu bat egin dira. Lehen kontzertua pasa den ostiralean izan zen, azaroaren 20an, eta Mari Carmen Azpeitia organojolea eta San Pedro Abesbatza izan ziren protagonistak. Atzo, ostegunez, instrumentu honen berezitasunak azaltzeko bisita gidatua egin zen, eta ekitaldiekin amaitzeko, bihar Santiago Bandaren kontzertua izango da.