Ekitaldi berezi batekin hasiko da larunbatean Euskararen Astea

Baleike 2015ko aza. 27a, 10:30

Larunbat eguerdian, azaroaren 28an, ekitaldi jendetsu batekin hasiko da Euskararen Astea, Euskararen ura eskutik eskura izenekoarekin.

12:00etan Beheko plazan elkartzeko deia egin dute, eta trikitilariekin kalejiran Sanjuaniturrira joateko asmoa dute. Handik, Goiko plazatik igaro eta Beheko plazaraino ilara bat osatuko dute, eta ura pasatuko dute ontzitik ontzira. Horregatik, bakoitzak bere edalontzia edo katilua eraman beharko du.

Bukatzeko, Beheko plazan mokadutxoa emango dute jai giroan, salda eta guzti.