Indarkeria matxistaren izeberga

zumaikoasanbladafeminista 2015ko aza. 25a, 18:52

Gaur, azaroaren 25a, indarkeria matxistaren aurkako eguna da. Udaletxeetako fatxadek, kolore moreak, albistegiek eta hildako emakume kopuruaren zifrek ondo gogoratu araziko diguten moduan.

Baina indarkeria matxista egunero jasaten dugu, egunero eta mila formatan. I ZEBERG bat bezala koa da: batzuetan modu agerikoan, eta ia beti modu ikusezinean jasaten dugu; esplizituki ala modu sotilean.

Erailketak, bortxaketak, erasoak, mehatxuak, oihuak, irainak, umiliazioak, mespretxuak, txantaia emozionalak, gutxiespenak, kontutan ez hartzea, erruztatzea, anulazioa, indibilizazioa, publizitate sexista, kontrola, umore eta txiste matxistak, hizkuntza eta hezkuntza sexista, mikromatxismoak... Luze jarraitu genezake.

Baina ezer ez da kasualitatea. Isilik nahi gaituzte. Eta geldirik, zintzo eserita . Sistemak hala behar gaituelako. Egiturazkoa da arazoa, eta konponbideak ere egiturazkoa behar du izan. FEMINISMOA BEHAR DUGU BIZITZEKO!

Azaroaren 25a indarkeria matxistak salatu eta kalera ateratzeko eguna da, eta autodefentsa feminista aldarrikatzekoa. Horregatik, gaur, 19.00etan Magnoliopean elkartuko gara . Bertan ikusiko gara!