Jatorri anitzeko hainbat familia bildu dira mahaiaren bueltan, elkar ezagutzeko

Baleike 2015ko aza. 23a, 17:46

Zumaiako hamar familia eta kanpotik herrira bizitzera etorritako beste hainbeste bildu ziren atzo Anitzen Sareak antolatutako Bizilagunak ekimenean parte hartzeko.

Zumaiako familia bakoitzak kanpotik etorritako familia bana hartu zuen bere etxean, elkarrekin bazkaldu eta elkar ezagutzeko. Etxeetara joan aurretik, Torreberriko aterpean bildu ziren denak, argazkia ateratzeko. 

Kanpotik datorrenari herrian harremanak egitea erraztea da Anitzen Sareak antolatutako ekimenaren helburua. Zumaian jatorri anitzeko bizilagunak daudela ondorioztatu ondoren erabaki zen Anitzen Sarea martxan jartzea, kultur aniztasuna ikusgarri egin eta elkarren arteko harremanak lantzeko eta estutzeko.

Erlazionatuak