Ostegunean zabalduko ditu ateak ludotekak

Baleike 2015ko ira. 29a, 11:15

Bihar, gurasoentzako bi bilera egingo dira ludotekan bertan. Lehenengoa euskaraz 19:00etan, eta bigarrena gazteleraz 19:30ean. 

Zumaiako ludotekak ikasturte berriari ekingo dio ostegun arratsaldean. 6 eta 12 urte bitarteko haurrentzat zuzenduta dago, eta bertako hezitzaileek adin tarte horretako umeei bertara joateko gonbidapena luzatzen die.

Aurretik, bihar arratsaldean, guraso bilerak egingo dira. Lehenengoa euskaraz izango da 19:00etan, eta bigarrena berriz, gazteleraz eta 19:30ean. Bertan, izen emate orriak banatzeaz gain, ludotekaren inguruko informazio guztia jasotzeko aukera izango dute gurasoek.