Dunak berreskuratzeko lanak egingo dira Santiagoko hondartzan

Baleike 2015ko ira. 3a, 11:22

Santiagoko dunen gunean egurrezko hesolak eta gunea babesteko sokak jarriko dituzte, ibilbideak era egokian erabil daitezen. Era berean, N-634 errepidean, tunelaren azpian, sortzen diren uren drainaketarako lanak egingo dira.

Udako hondartza garaia irailaren 15ean amaitzen dela kontuan izanik, hondartzako erabilera ez oztopatzeko eta erabiltzaileek eragozpenik ez izateko, Zumaiako Udalak Gipuzkoako Itsasertz Zerbitzuari eskatu dio dumper motako ibilgailuak-eta goizeko 10:00etatik aurrera ez sartzeko.

Lanak irauten duten bitartean sor daitezkeen eragozpenengatik pazientzia eskatu nahi die hondartzako erabiltzaileei Udalak.