'Lasuna' batela Olarro Eguneko estropadetarako entrenatzeko erabili daiteke dagoeneko

Baleike 2015ko ira. 1a, 12:26
Batela portuko pantalanean dago lotuta.

Irailaren 19an Olarro Eguna ospatuko da eta goiz partean koadrilen arteko batel estropadak jokatuko dira. Egun horretarako entrenatzeko beharra duten taldeek Lasuna batela erabili ahal izango dute. 

Turismo bulegoan eskatu beharko da ordua bulegoko ordutegian (10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara). Ordutebeteko saioak izango dira doan izango da. Arraunak turismo bulegoan bertan hartu eta utzi beharko dira. Batela, berriz, Txomin Agirre kaiko pantalanean dago lotuta.