Karrikotxeak Oikiako maldan behera

Baleike 2015ko abu. 25a, 21:49

Oikian ospatzen ari diren san Bartolome jaien baitan, gaur haurren eguna izan da. Puzgarriak, jolasak eta pailazoak izan dituzte, baina baita ere IX. Karrikotxeen jaitsiera. Plastikozko motor eta traktore txikitan batzuk, eskuz egindako tramankuluetan beste batzuk, aldapan behera joan dira. Batzuk besteak baino azkarrago, izan da frenoak existitzen duela ere ez zekien txikitxoa ere. Txanda bakarrarekin gustura ez, eta behin eta berriro errepikatu dituzte jaitsierak, haur beraien eta gurasoen gozamenerako. 

Erlazionatuak