Hankak lurrean, flyscha zerutik ikusteko aukera

Baleike 2015ko abu. 10a, 11:25

San Telmo ermita ondotik mugitu ere egin gabe, mugikorraren bidez flyscha eta marearteko zabalgunea zerutik ikusteko aukera paregabea jarri dute Zumaiako Udalak eta Geoparkeak elkarlanean.

Pasa den ostiraletik, hilaren 7tik, San Telmo baselizatik flyscha airetik ikusteko aukera dago, hankak lurretik mugitu ere egin gabe; hori posible egiteko panel edota totem bat ezarri da. Totem horretara heldu eta bertan adierazitako pauso erraz batzuei jarraitu behar zaie (bertan irudi bidez dago zehaztuta), eta flyscharen beste ikuspegi bat ikus dezakezu minutu eta erdian.

Aukera edota zerbitzu berri hori ezarrita, flyscharen ondare geologiko eta paisajistikoari garrantzia emateaz gain, flyscharen eta marearteko zabalgunearen beste ikuspegi bat eskaini nahi zaie bertaratzen direnei.  

Jarraitu beharreko pausoak

  1. Deskargatu zure telefono mugikorrera magicfly aplikazioa, google play edota Apple store-ren bidez.

  2. Deskargatuta aplikazioarekin eskaneatu panelean dagoen QR kodigoa.

  3. Eskaneatu bezain pronto, Flyscharen bestelako ikuspegi bat emango dizun 1:30 minutu inguruko iraupena duen bideo bat ikusi ahal izango duzu.

  4. Bukatzean, Selfie bat egiteko gonbita pasatuko dizu. Atera selfie polit bat paraje horretan.

  5. Zabaldu zure sare sozial gogokoenetan selfia.