Kabra eta dontzeilen txapelketa izango da ostegunean eta Arrain Txiki larunbatean

Baleike 2015ko abu. 4a, 15:02

Urtero bezala, abuztuaren hasieran, eta Anade elkarteak antolatuta, ohiko Kabra eta dontzeila eta Arrain txikiko lehiaketak ospatuko dira. Kabra eta dontzeila lehiaketa a ostegun honetan, abuztuaren 6an izango da eta bi egun beranduago, abuztuaren 8an, Arrain Txikikoa, Iñaki Sorazuren oroimenezko lehiaketa.

Kabra eta dontzeila arrantzatzeko probak aurten 40. urtemuga ospatuko du. Lehiaketa goizeko 7.30ean hasiko da eta edozein ontzietarako irekita dago. Partaide bakoitza arrantza-aparailu bakarra erabiltzea izango du eta aparailu bakoitzak gehienera jota hiru  amu eramango ditu.

Arrantza eremua, barratik aterata, Aitz-txurira arte izango da ezkerrera eginda eta San Anton mendiraino eskuinera eginda. Ez da mugarik izango kostatik urruntzeko distantzian.

Izen abuztuaren 5a arte izango da, Anade Elkartean, 18:30-20:30 ordutegian. Parte hartzeagatik ontzi bakoitzak 10 euro ordaindu beharko ditu.

Larunbatean Arrain Txiki lehiaketa izango da. Bere 41. edizioa betetzen du eta bertan parte hartzeko Federazioko lizentzia izatea behar beharrezkoa izango da. Bi kategori jarriko dira: A kategoria 7 urtetik 11 urte bitartean dauden haurrentzat eta B kategoria, 12 urtetik 15 urte aurten beteta dituzten gazteentzat.

Lehiaketa goizeko 10:00etatik 13:00ak arte ospatuko da. Eremua Talaipe jatetetxetik hasi eta barra puntairaino izango da. Arratzan modalitatea, berriz, heriotza gabekoa izango da.

Arrantzale gazte hauek Anade Elkartean emango dute izena Abuztuaren 8a baino lehen. Ordutegia 18:30etik 20:30ak arte, eta izen emateko orduan lizentzia zenbakia eta kategoria zehaztu beharko dute.