Zumaiako Musika Jaialdia

Musika klasikoa eta jazza uztartzen dituen kontzertua, gaur, Aita Marin

Baleike 2015ko abu. 4a, 08:36

Johann Sebastian Bachek lanak elkartuta, Itziar Barredo eta Iñaki Salvador pianojoleek musika klasikoa eta jazza uztartzen dituen Johann Sebastian Jazz izeneko kontzertua eskainiko dute gaur, 20:00etatik aurrera, Aita Mari zinean, Zumaiako Musika Jaialdiaren egitarauaren baitan. 

Itziar Barredo eta Iñaki Salvador-ek euren pianoak  aurrez aurre ipintzen dituzte elkarrekin hartu-eman bidaia bati hasiera emateko. Musika klasiko eta jazzean espezializaturik elkar antzematen dira, lehenik eta behin, etiketarik gabeko musikaren zale porrokatuak direlako eta batez ere, pianoaren  teklatuarekin egin daitekeen musika oro maite dutelako.

Oraingo honetan, honako esperientzia eta esperimentu hau aurkezten dute: bakoitzaren pasioa elkarrizketan ipintzea, Bach eta Jazza. Elkarrenganako errespetu eta miresmenean oinarriturik, eta ekitaldi ondradu eta aberasgarri bat egin nahian, piano aurrean eseriko dira bakoitzaren lengoaia partikular eta pertsonalaren premisa tekniko eta estetikoetatik abiaturik musikaren hizkuntzan mintzatzeko.  Zeregin itzel honetaz haratago, Bach eta Jazza bat egitea, euren eskuak saio umil eta hurbileko bat bizitzeko gurutzatuko dira, Itziar eta Iñaki soilik, euren buruaz eta latitude eta denboraz hain urrunak diren  baina esentzian baturik dauden musiken bidez barne-barneko elkarrizketa bat bizitzeko.

Programa

1. Aria

Variaciones Goldberg BWV 988 

2.  Variación primera

Variaciones Goldberg BWV 988

 3. Allemande

Suite Francesa en Do menor BWV 813

4. Befiehl du deine Wege

Passion Segun San Mateo BWV 244

5. Preludio en Si menor

Clave bien Temperado BWV 846

6.  “Gottes Zeit ist die allerbeste Zeit”

Cantata BWV 106 (ACTUS TRAGICUS) 

7. Preludio en Do mayor

Clave bien Temperado BWV 846

8. Variación decimotercera

Variaciones Goldberg BWV 988 

9. Aria

Suite Nº 3 para orquesta en Re mayor BWV 1068

10. Allemande - Ragtime

Suite Francesa en Do menor BWV 813