Urpekaritza bataioak egingo dira larunbatean, Olarru-subek antolatuta

Baleike 2015ko uzt. 29a, 17:46

Olarru-sub urpekaritza bataioak antolatu ditu larunbat honetarako. Arbustain arranplan egingo dira saioak, Urola ibaian, arratsaldean, itsasgorarekin batera. Ordutegia 16:00etatik 18:00etara izango da. Parte-hartzea doan da eta nahikoa izango da esandako orduan agertzea.

Ontzien jabeei laguntza eta pazientzia eskatzen zaie Olarru-subetik, ontziak ibiliko diren eremuan arituko baitira jarduera hauetan. Aldez aurretik, ontzizaleen jarrera ulerkorra eskertzen dute urpekariek.