Jadarren eraiki zen horma kentzen ari dira mugitzen ari delako

Baleike 2015ko uzt. 28a, 17:43

Jadarre auzoan bere momentuan eraiki zen horma handia kentzeko lanak abian dira. Horma hori eta atzetik duen betelana mugitzen ari zelako azpiegitura hori kentzea erabaki du Udalak. Hala ere, udal ordezkariek garbi utzi nahi dute malda egoera onean dagoela eta bertako bizilagunek inongo arriskurik ez dutela. Lanek irauten duten bitartean errepideko errail bat itxita izango da.

Azken hilabeteotan gertutik aztertu dute Jadarre auzo azpian, errepidearen ondoan, dagoen horma. Iaz ohartu ziren udal teknikariak horma hori mugitzen hasi zela eta beharrezkoak ziren azterketak egiten hasi ziren. Hala, Aste Santuan neurketa desberdinak egin ziren hormaren benetako egoera zein zen jakiteko.

Ordutik, ordea, areagotu egin da egoera. Azken hilabete eta erdian, azken urte eta erdian beste mugitu da horma puntu batzutan. Hori jakinik, Udalak, emergentziaz, "inguru horretako herritar ororen segurtasuna bermatzeko", horma eraistea erabaki du, eta bere terreno naturalera itzularaztea.

Pasa den astean ekin zitzaien eraisketa lanei. Horman ikusten den harriz osatutako zatia eta atzean eginda duen betelana kenduko dituzte, eta hormaren berezko malda naturala utziko dute, malda bera ez baita mugitzen ari. Jadarre auzoari dagokionez, goikaldeko espaloia eta urbanizazioa dira eraitsiko direnak.

Lanek hiru asteko iraupena izatea aurreikusten da. Bitarte horretan, errepidearen errail bat itxita izango da.