'Donosti Cup'-eko 28 partida jokatuko dira Zumaian astelehenetik aurrera

Baleike 2015ko uzt. 4a, 16:06

Astelehenetik ostegunera gazte mailako nazioarteko futbolak hartuko du Aita Mariko futbol zelaia, Donosti Cup torneo ezagunaren eskutik. Zumaiakok bi talde izango ditu lehian, kadete mailako neskak eta mutilak.

Aurten 407 taldek jokatuko dute Donosti Cup txapelketa, asko nazioartetik etorritakoak -25 naziotako taldeak–. Neska eta mutilek txapelketak antolatu dira, adinaren arabera 12 mailatan banatuta. Tartean dira Zumaiako Futbol Taldeko bi talde, neska eta mutil kadeteak. Biek, gainera, etxean jokatzeko aukera izango dute aurten, lehen aldiz Zumaian ere jokatuko baita Donosti Cup. Zehatzago, astelehenetik ostegunera 28 partida jokatuko dira.

Mutzoan ligaxka jokatuko dute eta ondoren kanporaketak etorriko dira. Multzoko lehen biek txapeldunen liga jokatuko dute eta hirugarren eta laugarrenak B mailako kanporaketak.

Mutilak A multzoa egokitu zaie B16 kategoriaren barruan. Aurkariak: Aizkorri FT, Sao Joao Brito B (Portugal) eta Ridgewood HSNJ (AEB).

Kadete neskak G16 kategoriako G multzoan daude. Aurkariak: Urnieta KE, Vic Riuprimer FC B (Herrialde Katalanak) eta Marin FC Blue (AEB).

Astelehenean goizeko 10:00etan hasiko dira partidak Aita Marin. Zumaiako taldeko mutilek 12:15ean jokatuko dute, Ridgewooden aurka; neskek 17:30ean jokatuko dute, Urnietaren aurka.

Donosti Cup Zumaian: partida guztien ordutegiak